Mamia, sagar eta laranjazko marmeladarekin

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

  • Ardi-esnea
  • 500 ml
  • Gatzagia
  • Sagar-purea
  • 200 g Laranja erdiaren zukua
  • Laranja erdiaren birrina
  • Azukrea 125 g

PRESTAKETA

Marmelada egiteko:

  1. Azukrea, sagar-purea, laranja-zukua eta laranja-birrina jarriko ditugu ontzi batean, eta su eztitan loditzen utziko dugu guztia, etengabe eraginez, guk nahi dugun lodiera hartu arte.
  2. Eginda dagoenean, hozten utziko dugu.

Mamia egiteko:

  1. Ardi-esnea epelduko dugu, gatzagia botako diogu, eragin egingo dugu eta, ondoren, sagar-marmeladarekin prestatuta ditugun kikaretara botako dugu.
  2. Hozten utziko dugu.
  3. Bukaera eta aurkezpena egin ondoren, masusta gorrien saltsa edo intxaurrak gehituko dizkiogu.
  4. Azukre karamelizatuarekin egindako adartxoekin apainduko dugu.

Mikel_uriaErrezeta: Mikel Uria, Mikel Uria jatetxea

“Sukaldean munduko sagarrik onena”

Loiolako Inazio Hiribidea, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 43 15 • mikeluriajatetxea@gmx.es

www.mikeluriajatetxea.com

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina