Osagaiak:
- Errezil Sagarra zurituta.
- Azukrea.
- Ura.
- Foie.
- Gazta freskoa.
- Artoa txikituta.
- Pistatxoak.
- Gazta.
- 11 zm-ko txotxak.
Prestaketa:
Foie-k duen gantza kentzeko, labean sartuko dugu 5 minutu 100º-tan. Behin koipea kenduta, foie, gatza eta gazta freskoarekin birrinduko dugu foie krematsu bat lortu arte.
Bestetik, sagar konpota egingo dugu. Horretarako sagarra zurituta eta txikituta kazola batean jarriko dugu. Honi, azukrea eta ur-zurrusta gehituko diogu eta pasta berdin eta dirdiratsu bat lortu arte egosten edukiko dugu.
Aurretik egindako foie krematsua mahuka batean sartuko dugu. Lingote formadun silikonazko molde baten oinarria foie-arekin beteko dugu, honen gainean konpota koilarakada bat ipiniko dugu eta jarraian, beste foie krematsu kapa batekin estaliko dugu. Behin lingoteen moldea beteta dugula, 3 txotxak sartuko ditugu elkarren arteko distantzia berdina mantenduz. Era honetara, lingote bakoitzetik piruleta bat aterako dugu. Hauek sendotasuna lortzeko izozkailuan sartuko ditugu.
Ondoren, piruletak moldetik atera eta bakoitzaren erdi bat txikitutako pistatxoetatik pasa eta beste erdia txikitutako artotik.