Ogi artisaua

Urola Gustagarri edizio berri honetan, eskualdeko ogi artisaua balorean jartzea nahi dugu, honen xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izanik.

Horretarako, eskualdeko hiru okinen: Errezilgo Solaka baserriko Eneka Lazkano, Errezilgo Irure Txiki baserriko Edurne Agirre eta Azkoitiko Mokoroa baserriko Inazio Gorosabel parte hartzea edukiko dugu. Hauez gain, elikaduran aditua den Aitziber Aizpuru izango da bertan, Eliku zentroko nutrizio aholkularia.

Ekitaldia Azpeitiko Azoka Plazan presentzialki edo web gune honetan (www.urolagustagarri.eus) streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

Parte hartzea 5€koa da (dastaketa burutzeko ogi ezberdinak kostu honetan barneratuta daude) eta ezinbestekoa da izena ematea.

Izen emateko azken eguna gaur denez, ez galdu aukera eta eman izena!

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina