Nola egin: Jarri esne-gaina berotzen (bi litro), eta utzi loditzen. Aurrez, onddoak zatitu eta prestatuko dira, eta esne- gain horri erantsiko zaizkio. Berriro loditzen utziko da. Haragi salda pixka bat botako zaio gero, eta berriro ere loditzen utziko da, ore bat osatu arte. Aurrez prestatuta edukiko dugu hostore bilkin bat (vol- au-venta), erdian betegarria sartzeko zulatuta. Saltsa egiteko ere, betegarri horixe bera erabiliko da, baina haragi salda apur bat erantsiko zaio pixka bat mehetzeko, eta boilur pixka bat botako zaio, aroma apur bat emateko. Hostorea bete ondoren, labean sartuko dugu hamar bat minutuz, 160 gradura. Platerera atera, eta saltsa apur bat botako diogu. Prest daukazu!