Onddoz betetako txahal mihia

Osagaiak (4 lagunentzat):
• 8 txahal mihi xerra fin.
• 300 gr. bertako onddo.
• 3 tipula.
• 2 azenario.
• Haragi salda.
• 2 dl. oliba-olioa (0,4°koa).
• 3 arrautza.
• 2 goilarakada tomate salda.

NOLA EGIN:

  1. Zartagin batean oliotan, tipula txikituta, erdi-egosten jarriko dugu.
  2. Ondoren, onddoak garbitu eta txikituta salteatuko ditugu.
  3. Honi, tomate salda pixka bat gehitu, eta urritzen utziko dugu.
  4. Hau guztia, su txikian nahasi eta gorde egingo dugu.
  5. Txahal-mihi xerrak mahaian gozatu eta gainean, aurrez eginiko onddo krema jarriko dugu, beste sei xerrekin hauek estaliz, ogitarteko baten gisara, eta hatzekin ertzetan indarra egin, onddo krema irten ez dadin.
  6. Ondoren, txahal-mihi xerrak arrautza-irinetan pasa eta zartagin batean frijituko ditugu. Frijitu ondoren, soberan duen olioa kendu eta zerbitzatu behar dugun ontzira atera.

SALDA:

  1. Zartagin batean tipula eta azenarioa erdi-egosten jarri, eta ondoren haragi salda nahasiko diogu.
  2. Hau guztia su txikian murrizten utziko dugu.
  3. Gure gustura murriztuta dagoenean, txahal-mihi xerrak salda horrekin estaliko ditugu.
  4. Guztia berotu ondoren, gure erara apaindu eta mahaira ateratzeko prest. Apaintzeko osagarriak bertako ilarra eta arrautza egosia izan daitezke.

IMG_4856Larrañaga hotela jatetxearen errezeta

Urrestilla bidea z/g • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.:943 81 11 80

info@hotel-larranaga.com • www.hotel-larranaga.com

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina