Azoka Herritik produktu ekologikoekin

Bertako produktu ekologikoak

Irailaren 18 eta 19 an ospatuko den Azoka Herritik ekimena dela eta aipatu genizuen azokan erositako bertako produktuekin errezeta ezberdinak egiteko aukera emango zutela herriko hainbat jatetxeek. 6 izango dira guztira, baina gaurkoan ez dugu horretaz hitz egingo. Aurtengo edizioan disdira berezia izango duten produktu ekologikoez hitz egin nahi dizuegu. Pasa den urtean, Loiolako piper morroak izan zuten bezela, aurtengoan produktu ekologikoak izango dute garrantzia. Naturari zor diogun errespetuagatik eta bertako ekoizpenari garrantzia emanez, elikagai ekologikoak izango dira nagusi aurtengo edizioko azokan.

Produktu ekologikoak
Produktu ekologikoak aurtengo erregeak

Baina ba al dakigu zer suposatzen duen elikagai bat ekologikoa izateak? Modu labur batean esanda, lurraren emankortasuna zaintzeko ardura hartu dela, biodibertsitatea landu dela eta animalien ongizatea bermatua izan dela da. Eta zergatiak garbi ikusten dira; naturarentzat eta gizakientzat osasungarriak dira eta duintasuna ematen dio nekazariari ekoizpen modu sostengarri hau erabiltzeagatik. Dena den elikagai hauen ekoizpenari begira galdera ugari etor gakiguke eta horietako bat elikagai ekologikoak kontsumitzearen zergatia litzateke. Bada, adi egon erantzunak ere ugariak dira eta:

– Ez dute gehigarri sintetikorik, ez pestizidarik, ez antibiotikorik eta ezta genetikoki aldaturiko organismorik.

– Osasungarriak dira.

– Kalitate maila gorena dute…

Elikagai ekologikoei sarrera txiki bat egin eta gero, animatuko al zara Azoka Herritiken produktu ekologikoak erostera? Akaso, animatzen hasteko bailaran ditugun ekoizle ekologikoei errepaso bat egitea izango duzu onena:

ARRETA

Beizama – Gazta

ARRIGAIN

Azpeitia – Barazkiak, gazta

ATXOLA

Azpeitia – Barazkiak, sendabelarrak etabar

BASERRITIK

Azpeitia – Baserritarren elkartea / denetarik

EKAIN

Zestoa – Sagardo ekologikoa

ENPARANGAIN

Azpeitia – Barazkiak, tomateak

ERREZILGO AZOKA/ GALARRAGA GAZTA

Errezil – Kontserbak, gazta…

ETXEARRETA

Loiola – Barazkiak

ERTXIÑEKO ARRAUTZA EKOLOGIKOAK

Aizarna – Arrautza ekologikoak

IRURE-TXIKI

Errezil – Produktu ekologikoak

ONDARRE

Errezil – Barazkiak

PREMIETXEBERRI

Azpeitia – Gazta

SAKONA. KOMUNTZO ETXALDE EKOLOGIKOA

Azpeitia – Barazkiak

SANTAKUTZ

Azkoitia – Fruta, kontserbak…

SOLAKA

Errezil – Ogia

TXANTON

Azpeitia – Barazkiak, landareak

TXARABARREN

Urrestilla – Barazkiak, loreak

UNANUE

Azpeitia – Sagardo ekologikoa

URKIZAHAR

Beizama – Txakoli ekologikoa

XOXOTE

Azpeitia – Gazta

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina