OSAGAIAK (6 lagunentzat)
Azukre integralezko bizkotxoa
- 75 gramo azukre integral
- 75 gramo azukre
- 2,5 gramo legamia hauts
- 25 gramo intxaur hauts
- 75 gramo irin
- 50 gramo almendra hauts
- 200 gramoarrautza-zuringo
- 150 gramo gurin
Oliben eta sagarren gratinatua
- 2 Errezil sagar
- 35 gramo oliba beltz, hezur gabe
- 10 gramo oliba olio birjina
- 15 gramo azukre
- Gazta saltsa
- 100 gramo gazta
Baita
- Azukrea
- Laranja-azala lehorra hautsetan
PRESTAKETA
Azukre integralezko bizkotxoa
- Nahasi bol batean irina, legamia, intxaurra, almendra eta azukreak.
- Irabiatu eta, ondoren, erantsi zuringoak.
- Epeldu gurina eta gehitu.
- Nahasi dena ondo eta utzi hozkailuan 3 orduz pausatzen.
- Luzatu masa hori, zentimetro bateko lodierako molde luzangetan (3 X 6 cm).
- Erre labean 10 minutuz, 180ºC-tan.
Oliben eta sagarren gratinatua
- Zuritu sagarrak eta erauzi zuztarra.
- Ebaki sagarrak eta olibak neurri bereko koadrotxo txikitan.
- Nahasi batzuk eta besteak bol batean eta erantsi azukrea.
- Emultsionatu hori olioarekin eta oliben zukuarekin (koilarakada bat), eraginez.
Gazta saltsa:
- Nahasi dena, krema berdin bat bihurtu arte.
BUKAERA ETA AURKEZPENA
- Jarri nahasketa bizkotxo hotzaren gainean.
- Hautseztatu gainetik azukre pixka bat eta gratinatu edo karamelatu, sopletearekin.
- Antolatu plateraren eskuinaldean tarta eta, ondoan, saltsa.
- Honen gainetik hautseztatu laranja-azala.
Errezeta: Igor Zalakain, Arzak Jatetxea.
“Herriaren izena, sasoiko atzena, errege sagarra ezizena. Euskal Herriko usai, zapore guztiok sagar honi adore”.