Osagaiak: Lau pertsonarentzat
- 150gr oliba olio birjin
- 1-2 baratxuri ale
- 1.000gr tomate heldu
- Koilarakada bat gatz
- 150gr ogi zahar (ahal bada mamia)
- 30gr ozpin
Nola egin:
- Baratxuria, tomatea eta gatza irabiagailuarekin birrindu. Ondoren, ogia eta ozpina nahastu eta berriro nahastu irabiagailuarekin.
- Nahastu dugun guztiak itxura homogeneoa hartzen duenean, berriro irabiagailuarekin pasatzen hasi eta pixkanaka olioa nahastuz joan.
Aurkezpena:
Atonketarako azpian urdaiazpio takotxoak jarri eta gainetik arrautza puskatua.
Elosiaga auzoa, 353 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 34 42
Posta-e: sagastizahar@hotmail.es