Tarta gazia

TARTA BARRUKOA

Osagaiak:

  • 500gr kalabaza.
  • 400gr porru
  • 60gr gurin.
  • Sagar bat.
  • 2 arrautza.
  • 200ml esne.

Prestaketa:

  1. Porruak garbitu eta zati txikitan zatitu.
  2. Kalabaza zuritu eta zati txikitan zatitu.
  3. Kazola gurina jarri eta barazkiak gehitu. Sutan jarri.
  4. Barazkiak biguntzen hastean, sagarra gehitu zati txikitan eginda.
  5. Dena biguntzean sutatik atera.
  6. Bol batean 200ml esne eta 2 arrautza gehitu, piper hauts eta gatz pixka bat bota. Dena nahastu.
  7. Barazkiei gehitu eta nahastu.
  8. Barazkiak orearekin egindako tartaletara bota.
  9. Labean sartu 30 minutuz. Azken bost minutuetan legatz zatiak jarri gainean eta berriro labean sartu.
  10. Hozten utzi eta moldetik atera.

OREA

Osagaiak:

  • 250gr irin.
  • 125gr gurin.
  • 2 arrautza.
  • 40ml ur.
  • 5gr azukre.
  • 10gr gatz.

Prestaketa:

  1. Bol batean irina jarri bolkan bat eginez. Bolkan horretako “zuloan” gatza, azukrea eta arrautzak nahastu.
  2. Gurina (ez dadila hotza egon) moztu eta irinarekin egindako bolkan ertzetan jarri.
  3. Irina eta gurina nahasten joan eta ondoren dena batera nahastu. Masa bat gelditu behar du.
  4. Hozkailuan sartu eta hozten utzi.
  5. Masa zabaldu 2mmko lodiera emanaz gutxi gora behera.
  6. Tarta molde txiki bat gurinarekin busti eta ondoren masa bertan jarri.
  7. Txitxirio batzuk jarri gainean (masa ez igotzeko eta uniforme gelditzeko) eta labean sartu.
  8. Eginda egotean txitxirioak kendu.

SAGAR BINAGRETA

Osagaiak:

  • 2 sagar.
  • 2 baratxuri.
  • 250ml oliba olioa.
  • Sagar ozpina.

Prestaketa:

  1. Sagarrei bihotza kendu.
  2. Labeko bandeja batean olioa jarri, sagarrak bertan busti eta gainean jarri.
  3. Baratxuria zuritu, zatitu ale bakoitza lau zatitan eta sagar barruan sartu.
  4. Labean sartu 20-25minutu.
  5. Sagarrak zuritu eta birrintzeko ontzi batean jarri.
  6. Gatz pixka bat, sagaro ozpina eta olioa gehitu eta dena birrindu.

AURKEZPENA

  1. Plater batean tartaleta jarri eta sagar binagreta gehitu.
  2. Ziazerbak garbitu, hostoa bakarrik utzi. Gatza eta olioa bota eta nahastu.
  3. Ziazerbak platerean tartaletaren alboan jarri eta binagreta pixka bat gehitu gainean.
  4. Sagar bat laminatu eta ziazerbei gehitu.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina