Tomate eta baratzeko barazkitxoen hostopila, gaztarekin gainerreta (gratinatuta)

OSAGAIAK (4 lagunentzako):

• 2 tomate.
• 100 gr. porru.
• 100 gr. azenario.
• 100 gr. erremolatxa.
• 100 gr. kalabazin.
• 2 arrautza, irina eta gatza.
• 75 gr. irin.
• 75 gr. gurin.
• 500 ml. esne.

NOLA EGIN:

  1. Barazkiak ebaki, ez oso mehe, eta al dente egosiko ditugu.
  2. Tomatea 0,5 zentimetroko xerretan ebaki, eta arrautza-irinetan pasatuko dugu.
  3. Gurin, irin eta esnearekin bexamela egin, eta, ondoren, ondo-ondo lehortutako barazkiekin nahastuko dugu.

AURKEZPENA:

  1. Platerean, lehenengo, tomate-xerra bat jarriko dugu, eta horren gainean, osagarria.
  2. Gero, gainean, beste tomate-xerra bat. Bexamela 20 minututan utziko dugu hozten, eta ondoren gazta botako diogu eta gainerre (gratinatu) egingo dugu.

AUKERAK:

  1. Lagungarri moduan ozpin-olio saltsa (binagreta) jar dezakegu, edo haragi saltsaren bat, edo pikilloen krema, edo gogoko dugun edozein gauza.

 

IMGP2636 copiaJai alai jatetxea

Urrestilla bidea • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Tel.: 943 81 22 71

jaialaijatetxea@gmail.com

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina