Txahal azpizuna plantxan Errezil Sagarra eta onddoekin

Osagaiak:

  • Txahal azpizuna.
  • 3 Errezil Sagar.
  • Onddoak.
  • Gurina.

Prestaketa:

Sagar bat zatitu eta frijituko dugu. Beste biak, zuritu, zatitu eta egosten jarriko ditugu gurinarekin. Behin eginda daudela, irabiatu egingo ditugu krema bat lortu arte. Onddoak zartaginetik pasatuko ditugu eta azpizuna plantxan egingo dugu. Azpizuna, plateraren erdian kokatuko dugu eta onddo, sagar krema eta frijitutako sagarrarekin lagunduko dugu.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina