OSAGAIAK: Lau/Sei pertsonarentzat
- 2.000g txahal buztan
- 200ml oliba
- Olio
- 700g tipula
- 120g azenario
- 150g porru
- 10g baratxuri
- 500ml tomate frijitu
- 200ml ardo zuri
- 200ml ardo beltz
- 2.500 ml ur edo haragi salda
- 250g onddo salteatuta
NOLA EGIN:
- Buztanei gatza gehitu eta 200 ml oliotan frijitu. Frijitutakoan, xukatu eta utzi.
- Barazkiak zatikatu eta utzi.
- Ontzi batean buztana frijitzen erabilitako olioa ipini eta berotzen jarri.
- Berotutakoan, baratxuria gorritu eta jarraian barazkiak gehitu, su txikian edukiz.
- Sueztitu ondoren, frijitutako buztanak gehitu, ongi nahastu eta ardo zuria, ardo beltza, tomate frijitua, ura edo salda eta gatza gaineratu, eta egosten utzi ordu eta erdi batean.
- Behin eginda, barazkiak haragitatik atera eta turmix eta txino batetik pasatu. Saltsari gatza bota, buztanak eta onddoak sartu eta loditu apur bat.
- Loditutakoan, bero mantendu.
- Ontzi batean edo buztinezko kazola batean barazkiekin, perretxikoekin, patatekin… norbere gustura jarri
Loiolako Inazio Hiribidea, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 43 15
Posta-e: mikeluriajatetxea@gmx.es • www.mikeluriajatetxea.com