Osagaiak (4 lagunarentzat):
• 4 tipula
• 2 porru
• 4 azenario
• Baratxuria
• Tomate 1
• Gatza
• Olioa
• Irina
• Ardo beltza
• Salda
• Pattarra
• Kilo 1 txahal-masail
Patata-purearentzat:
- Patata
- Esne-gaina (nata)
- Gurina
Konpotarentzat:
- Sagarra
- Azukrea
Nola egin:
- Hasteko, barazkiak txiki-txiki egin eta lapiko batean jarri olioarekin potxatzen.
- Bestetik, txahal-masailei (karrilerei) gatza bota, frijitu eta paperarekin lehortu, soberan duten olioa kentzeko.
- Txahal-masailak potxatutako barazkiei bota, eta gehitu pattar pixka bat, tomate ale bat eta ardo beltz pixka bat.
- Irakin arte itxoin, salda bota eta tapa jarrita eduki sutan pare bat minutuz.
- Gero presio eltzean sartu, eta ordu eta laurdenez eduki bertan. Ateratzean saltsa guztia apartatu eta irabiatu.
Patata purea egiteko:
- Bi patata zurituta eta zatikatuta uretan egosten jarri, gatz eta piperbeltz pixka batekin.
- Egostean, gurin zati bat eta esne-gain (nata) pixka bat bota, eta bost minutuan eduki ostean, dena ongi irabiatu.
Sagar konpota prestatzeko
- Bi sagar zurituta eta zatikatuta uretan egosten jarri, azukre pixka batekin.
- Sagarrak biguntzean ura kendu eta dena irabiatu.
Sanagustin kulturgunearen errezeta
Plaza Nagusia, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 15 52 20
www.sanagustinkulturgunea.net