Txerri iberikoaren azpizun hostorea, foie eta sagarrarekin

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

  • 4 Txerri-azpizuna
  • 800 g Hostorea
  • 12 sagar-xerra
  • 12 foie-xerra
  • Ssukaldatuta azukre beltza
  • Koilaratxo erdi Macetilla ozpina
  • 3 koilara
  • Haragi-zukua, 300ml
  • Oliba-olioa
  • Gatza

PRESTAKETA

Saltsa nola egin:

  1. Hostorea luzatuko dugu, eta 12 karratu moztuko ditugu.
  2. Ontzi batean, azukrea jarriko dugu, eta, ondoren, ozpina erantsiko diogu; apur bat loditzen utziko dugu.
  3. Loditu ondoren, haragi-zukua gehituko diogu, eta egosten jarriko dugu, bost minutuz.
  4. Saltsa eginda dagoenean, gatz-puntua emango diogu eta berotan gordeko dugu.
  5. Azpizunak garbituko ditugu eta 2 cm-ko zatitan zatituko dugu. Ontzi batean, olioa berotzen jarriko dugu.
  6. Berotutakoan, azpizunak alde guztietatik apur bat gorrituko ditugu, gehiegi egin gabe. Gorritutakoan, hozten utziko ditugu. Hoztutakoan, azpizunen gainean foie eta sagar-xerrak jarriko ditugu, hostorez estaliko ditugueta labean sartuko ditugu.
  7. Labea 180º-tan berotuko dugu; bero dagoenean, azpizunak sartuko ditugu eta bost bat minutuz
    egingo ditugu, hostorea gorritu arte. Egin ondoren, bero edukiko ditugu.

BUKAERA ETA AURKEZPENA

Saltsa banakako ontzi edo plateretan jarriko dugu, eta azpizun-hostoreak jarriko ditugu gainean. Nahi dugun erara apainduko dugu.

Osagarri gisa sagar-purea, patatak, etab. erabil ditzakegu.


Mikel_uria Errezeta: Mikel Uria, Mikel Uria jatetxea

“Sukaldean munduko sagarrik onena”

Loiolako Inazio Hiribidea, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 43 15 • mikeluriajatetxea@gmx.es

www.mikeluriajatetxea.com

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina