Txerri masailak bere saltsan eta Urrestillako piper berdeak

OSAGAIAK: 4 pertsonarentzat
Kilo 1 txerri masail, 4 tipula, 2 porru, 2 azenario, 100ml koñak, 1/2l ardo beltz, gatza, piperra, 250ml oliba olio, dozena bat Urrestillako piper berde

NOLA EGIN:
Txerri masailei uretan irakin bat eman, ondoren ur hotzetan garbitu. Gero txerri masail hauek egosten jarriko ditugu ongi bigundu arte, 250 ml ardo beltz, tipula bat eta azenario batez
lagundurik. Saltsa egiteko, gelditzen zaizkigun barazkiak (3 tipula, 2 porru, azenarioa) oliotan egiten jarriko ditugu.
Behin potxatzen direnean, kolore pixkat hartzen dutenean, koñaka botako diegu eta su eman. Sua itzaltzean, ardo beltza botako diegu eta ondoren egosten erabili dugun salda eta barazkiak bota.
20 minutuz irakin, eta ondoren ongi pasa turmixarekin.

Eta bukatzeko txerri masailak saltsatan jarri.

AURKEZPENA:
Masailak bere saltsan platerean jarri eta Urrestillako piperrekin lagundu.


IMGP2636 copiaErrezeta: Jai alai jatetxea

Urrestilla bidea – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)     Tel.: 943 81 22 71
Posta-e: jaialaijatetxea@gmail.com

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina