OSAGAIAK: 4 pertsonarentzat.
- Berenjena 1
- 2 arrautza
- 100gr irin
- 2 Basatxerri urdaiazpiko zati
- Idiazabal gazta (bi zati)
- 2 tomate
- tipula 1
- oliba olioa
- gatza
- azukre apur bat
NOLA EGIN:
- Berenjena mehe-mehe zatituko dugu eta zati hauek irin eta arrautzatan pasatuko ditugu, eta frijitu.
- Berenjena zati bat azpian ipini eta gazta pixka bat eta urdaiazpiko zati bat gainean jarri, eta denen gainean beste berenjena zati bat ipiniko dugu.
- Tomatea eta tipula laukitan txikitu (takoak), gatz pixka bat, azukrea eta oliba oliotan gozatuko ditugu.
AURKEZPENA:
- Berenjenak platerean jarri eta labean apur bat berotuko ditugu. Behin beroturik, tomatea eta tipula lagungarri jarriko ditugu.
Urrestilla bidea – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel.: 943 81 22 71
Posta-e: jaialaijatetxea@gmail.com