Urola Gustagarri Azoka Herritik pintxoak

Sartu gara Azoka Herritik ospatzen den egunetan. Oraingo honetan ekimenean dagoen berrikuntza batekin gatoz. Aurtengo edizio honetan, Urola Gustagarri-n tabernarien parte hartzea izan dugu.

Tabernariei beraien partaidetza eskatuz eta iraila tomatearen garaia izanez, bertako ekoizleen tomateekin pintxo ezberdinak egin dituzte eta horrela bertako tomatea erabiliaz pintxo ezberdinak egin ahal direla ikusiko dugu. Herriko 16 tabernek hartu dute parte eta 3 egunez dastatu ahal izango ditugu pintxoak. Bihar Irailak 15 izango da lehen eguna. Ostegunero bezala pintxo potea izango da herriko tabernetan eta Urola Gustagarri Azoka Herritik pintxoak aurkituko ditugu, Ostirala 16 arratsaldean eta Larunbata 17 egun osoan zehar ere dastatzeko aukera izango dugu.

Urola Gustagarri Azoka Herritik pintxoen eta partaideen zerrenda:

Pastorkua erretegia: tomatea, kalabazina eta beste barazki batzuk.

Juantxo Txiki taberna: Ogia, tomatea, tipula eta hegaluzea modena ozpinarekin.

Berdie taberna: Tomate frijitua, gari zainzuria eta txipiroia duen tosta.

ISB taberna: tomatea, urdaiazpikoa, antxoa, tipula eta piper berdea txikituta oliba olio eta ozpinarekin.

Ganbara gourmet ardotegi&delicatessen: tomatea, hegaluzea eta modena krema.

Etxaun delicatessen kafetegia: label tomatea eta Getariako antxoa bi eratara eginiko tosta.

Pikua taberna: ogi xigortua, baratxuri igurtzi batekin, oliba olioa, tomate takitoak eta oregano ukitua.

Sanagustin kulturgunea: Baratza: tomate txapela, urdaiazpiko, gazta eta kalabazina oreganoz lagunduta, porru eta azenarioz eginiko krema goxoarekin.

Aisialdi gastro-tokia: tomate-biribilkia albaka alioliarekin.

Eguzkitza taberna: hirugiharra, gazta eta tomatea ogitartekoan.

Zuhatz taberna: tomatea ahuntz gaztarekin.

Korrale taberna: tomate arrautzeztatua, urdaiazpikoa, gazta eta tipula potxatua.

Orkatz taberna: tomatea eta hegaluzea duen tosta.

Topa taberna: tomatea, hegaluzea, maionesa, tipula eta antxoa.

Etxezuri taberna: tomatea, urdaiazpikoa eta Gernikako piperra.

Ertz taberna: Tomatea, tipula eta hegaluzea.

Animatu eta egin bertako tomatearen pintxo dastaketa!

pintxo_argazkiak

 


 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina