Urola Gustagarri, bertakoak merezi duelako

 

Bertako produktuak eta lehengaiak eta beroriek ekoizten eta lantzen dituzten baserritarrak eta ekoizleak Urola Erdia eskualdeari izaera berezia, aberatsa eta propioa ematen dioten elementuak Tenedorea-paisaia_txdira, ezbairik gabe. Bestalde, euskal sukaldaritza eta berori lantzen duten profesionalen multzoa ere ez dira atzean gelditzen.

Duda izpirik ez dugu: bi aldeetako dikotomiak –bertako produktuen eta ekoizleen artekoa eta euskal sukaldaritzaren eta jatetxeen artekoa– uztartuz eta horri balioa emanez lor daitekeen emaitza, gutxien-gutxienean, erakargarria izango da. UROLA GUSTAGARRI bi alderdi horiek uztartzearen emaitza da.

Bertako produktuez osatutako eta bertako sukaldariek trebetasun handiz prestaturiko menuen bidez, baserri eta ekoizpen guneetara bisita gidatu bereziak eginez eta “ekitaldi gastronomiko” berritzaileak data konkretu batzuen barruan antolatuz, aisialdi eta turismorako eskaintza paregabea sortu dugulakoan gaude, lehendik eskualde honek duen eskaintza turistiko oparoaren osagarri edota gehigarri.

Blog honetan Urola Gustagarri ekimenaren baitako informazioa zabalduko dugu. Jarrai gaitzazu eta ezagutu Urola Gustagarriren eskutik gure eskualdeko berezitasunak. Ezagutu Urola eskualdea bertako produktu eta sukaldaritzaren bidez.

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina