Usakumea bi egosketa motarekin eta Errezil Sagarraren purearekin

Prestaketa:

  1. Usakumea hezurgabetu: hankan, hegoak eta bularkia.
  2. Hankak eta hegoak gisatu, bularkiak gorde.
  3. Jarri tipula eta azenarioa txikituta, Brunoise forman (lauki txikiak). Dena ondo su eztitu eta ardoa gehitu, Busti dena saldarekin eta utzi irakitan ordu batez. Pasatu saltsa txinotik.
  4. Gehituhankak eta hegoak saltsara eta egosi ordu erdiz.
  5. Zatitu dadotan Errezil Sagarra eta gehitu gisatuari. Egosi dena Errezil Sagarra egin arte.
  6. Erregosi bularkiak bi aldeetatik zartaginean eta utzi gutxi eginda.
  7. Platerean jartzeko: oinarrian Errezil Sagarra jarri, ondoren usakume gisatua (hankak eta hegoak) gainean eta albo batean bularkia.

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina